Udalak akordiora batzeko eta ekitaldian parte hartzeko deia egin die herritarrei. Elkarteen kasuan, 18:30ean agertzeko eskatu die, bideo bat grabatuko delako agerraldiaren aurretik.
San Fausto jaiak heltzear direla-eta, udalak indarkeria matxistaren aurkako kontzientziazioa sustatu gura du elkarteak eta merkatariak batuko dituen akordio bategaz. Bihar izango da ekitaldia, 19:00etan, udaletxeko plazan. Iaz landu zuten lehenengoz akordio hori ehunka lagunegaz, baina polemika piztu zen Bilgune Feministak ez zuelako ondo ikusi akordioa sortzeko modua edo prozesua.
Udalak akordiora batzeko eta ekitaldian parte hartzeko deia egin die herritarrei. Elkarteen kasuan, 18:30ean agertzeko eskatu die, bideo bat grabatuko delako agerraldiaren aurretik.