Durango Rugby Taldea, gaztetasunaren ispilu

Anboto 2017ko ira. 29a, 20:31

Bambino Rugby Eskolan 105 bat gaztetxo dituzte, iaz baino 20 gehiago. Horrez gainera, Durango Nissan Gaursa emakumeen talde nagusia Bizkaiko gazteena da, seguruenik.

Durango Rugby Taldeak aurtengo taldeen aurkezpena egin du Goienkalen. Bambino Rugby Eskolak 100 gaztetxotik gora izango ditu aurten, klubetik egiten duten kaptazio lanaren erakusgarri. Emakumeen Durango Nisssan Gaursa talde nagusiak ere gaztetasuna du ezaugarri nagusia. Bizkaiko talderik gazteena izan daitekeela azaldu dute aurkezpenean. Muir Kara entrenatzailearen aginduetara ibiliko dira.

Durango Nissan Gaursako gizonak Oskar Astarloaren eta Kemen Goitiandiaren aginduetara egongo dira aurten ere. Jokalarien kamisetek puntu morea dute alde batean, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako sinboloa dena. Gaurko ekitaldi osoa puntu more handi baten inguruan egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!