Geu Bek aldundiaren, amankomunazgoaren eta udalen laguntza ere edukitzen du, eta euren kabuz ere finantzatzen saiatzen dira deneriko ekintzen bidez. Baina, "beharrizanak beti baliabideak baino handiagoak" direla argitu dute. Horregatik, La Caixak dirua eman izana albiste pozgarria dela diote. "Albiste ikaragarria da, amesten jarraitzera eta ametsak errealitate bihurtzera animatzen gaituena", esan dute prentsa oharrean.