'22' liburuaren beste 800 ale kaleratu dituzte

Itsaso Esteban 2017ko ira. 22a, 10:17

Paule San Salvador del Valle durangarrak idatziriko 22 liburuaren 800 ale gehiago argitaratu ditu haren familiak, lehenengo edizioko ale guztiak ordu gutxitan saldu eta gero. 22 urtegaz koloneko minbizia eta gibeleko metastasia diagnostikatu zioten San Salvador del Valleri, eta minbiziaren kontrako borrokan zehar idatzitako testuak biltzen ditu liburuak. Durangoko Urrike, Hitz eta Etxebarria liburu-dendetan ipiniko dituzte salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!