Bizikletarte lehiaketako sari banaketa orduz aldatu eta horren berri ez ematea salatu du EH Bilduk

M.O./M.Z. 2017ko ira. 15a, 17:23

Aitziber Irigoras alkatearen eskutik jaso du aurtengo lehiaketaren saria Julen Fernandez artistak.Sormen lan baten bidez, mugikortasuna eta ingurumenaz kontzientziatzea da helburua. Fernandezek hiru gune berde sortzea proposatu du, aparkalekuak berrerabiliz. 

Bizikletarte lehiaketako sari banaketa orduz aldatu dutela, eta beraiei inork horren berririk eman ez diela salatu dute EH Bilduko kideek sare sozialetan. "12:00etarako programaturik zegoen Bizikletarte sari banaketa eta EH Bilduko partaideok bertaratu garean, ez dugu ezer aukitu", adierazi dute oposizioko kideek. "Alkatetzatik beste momentu baten egitea erabaki da, inori ezer esan gabe", gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!