Julen Fernandezek irabazi du Bizikletarte saria

Markel Onaindia 2017ko ira. 7a, 10:09

Parkinetan primeran ekimenagaz, Durangon gune berde gehiago sortzea aldarrikatzen du artistak. Mugikortasunaren Astearen baitan udalak sustatutako lehiaketa da Bizikletarte, artearen bidez herritarrak kontzientziatzea helburu duena. 

Aparkalekuak gune berde bihurtzea proposatu du Fernandezek. Egun batzuetan iraungo duen ekimen honen baitan, hiru gune diseinatuko dira beste hainbeste parkinetan: umeentzat, tailerrak egiteko; musikagaz girotutako gune lasaia; eta txirrindularien kaskoak fluoreszentez margotzeko gune bat. 

Irailaren 16tik 22ra bitartean garatuko da Durangoko Mugikortasun Astea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!