Hiru sari eskuratu dituzte L'Atelier-ekoek Parisen

Itsaso Esteban 2017ko ira. 11a, 10:00

Asteburuan Parisen jokatu duten Vive tu Sueño nazioarteko dantza lehiaketan bi sari jaso ditu L’Atelier Durangoko dantza eskolak.

BoomShock taldeak hirugarren saria eskuratu du, eta Durangoko dantza eskola horretan sortutako Feel The Sound eta The Jungle taldeek ere bigarren sari bana eskuratu dute break dance arloan.

Sariok urteetako lanaren eta esfortsuaren ondorio direla nabarmendu dute dantza eskolaren arduradunek. Parisekoa “esprientzia ahaztezina” dela azpimarratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!