DAZ: "Txosnak beharrezkoak dira, baina txandakatzeko sistema on bategaz"

Markel Onaindia 2017ko ira. 7a, 13:30

Kurutziaga kaleko auzokide batzuk kexu dira txosnak bertan jartzeaz, eta atzo batzarra egin zuten euren desadostasuna zelan erakutsi adosteko. Erabakiaz prentsatik enteratu direla salatu dute. Datozen egunetan emango dute euren erabakien berri. Bestalde, DAZek ere iritzia eman du gaiaren inguruan.

Alde Zaharreko DAZ elkarteak ere batzarra eduki zuen atzo. Jai giroak bete-betean harrapatzen ditu eremu horretako auzokideak, bai tabernekin, bai sarri txosnekin. DAZekoek adierazi dute Kurutziagako bizilagunen kexa "ulertzen eta errespetatzen" dutela, eurek ere jaietan "segurtasun arazoak" jasaten dituztelako. Hurrengo galderak egin dituzte ohar bidez: "Nondik sartuko litzateke anbulantzia bat Zezenak Dira bitartean? Zer gertatuko litzateke larrialdi kasu batean suhiltzaileek karkabetara sartu beharko balute, jakinda okupatuta egoten direla?". Zezenen ordutegian, jendeari etxeetatik irten ahal izateko neurriak hartzea eskatu dute DAZekoek. 

Euren ustez, "txosnak beharrezkoak dira jaietan", baina txandakatzeko modu on bat topatuta, "denok baikara jakitun horien albo-kalteez".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!