Durangoko Kulturalak Elx izango du aurkari Errege Kopako bigarren kanporaketan

Joseba Derteano 2017ko abu. 31a, 13:25
Durangoko Kulturalaren atzoko hamaikakoa. (Argazkia: @RSGT_oficial)

Atzo Torrelavegako Gimnastica (Kantabria) taldeari irabazi zion.

Durangoko Kulturalak Errege Kopako lehenengo kanporaketa gainditu du. Partidua hasi eta berehala sartu zuten lehenengo gola. Ondoren beste bi heldu ziren. Markagailuak (0-3) argi islatzen du durangarren nagusitasuna. Bigarren kanporaketan Elx taldea izango dute aurkari. Bigarren B Mailako taldea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!