Penaltietan igoeratik kanpora geratu da Durangoko Kulturala

Joseba Derteano 2017ko mai. 29a, 09:41

Ecijan amaitu da Durangoko taldearen ametsa. Andaluziarrek kanporaketa berdindu zuten arauzko 90. minutuetan eta penaltien bidez hurrengo errondarako txartela lortu zuten.

Joaneko partiduko (1-0) emaitza berdinagaz amaitu zen Ecijako San Pablo zelaian jokatutako itzuliko partidua. Kanporaketa berdinduta luzapenera joan ziren eta markagailua ez zen mugitu. Penaltietan ere emozioa nagusitu zen. Momentu batean edo bestean talde biak izan ziren aurrera egiteko moduan, baina azkenean ecijarren aldera erori zen balantza (8-7). Orduantxe amaitu zen Durangoko Kulturalaren denboraldi bikaina. Beste urte bati itxaron beharko diote igoera lortzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!