Lanak amaitzean, espazioa zabalik geratuko da. Izan ere, ETSk hesiak eta hormak kendu eta hormigoia botako du ingurunean, etorkizunean bertan egingo diren proiektuak hasi bitartean behin-behineko neurri lez.
Bestalde, estazio berriko sarbideak kexa ugari ekarri ditu zabaldu zenetik. Izan ere, eskailera aldapatsuak ditu, estali bakoa da, eta euria egiten duenean labainkorra da. Berez, sarbide hori larrialdi irteera bat da, geltoki zaharra dagoen inguruan zabalduko den sarbide nagusia egin bitartekoa. Ondorioz, egungo sarbidea estaliko dute, eta aldapa ere gutxituko dutela esan dute ETSkoek.
Lan hauek amaituta, zabalgunean zer egin erabakitzea geldituko litzateke. Hasierako Durango Operazioa izeneko proiektuan agertzen ziren etxeak eraikiko diren ala ez, berdegune handi bat izango ote den...