Gaur Tabirako igerilekuetara egun-pasa joan direnek herri bazkari solidario bategaz gozatu dute. Angelman sindromearen elkarteari laguntzeko asmoz prestatu dute paella erraldoia Mendibeltzeko kideek. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 400 menu baino gehiago saldu dituzte eta oso pozik daude herritarren erantzunarekin.