450 lagunentzako paella solidarioa egingo dute Angelman sindromearen elkartekoek

Markel Onaindia 2017ko uzt. 5a, 09:23

Uztailaren 16an Angelman sindromea ikertzen laguntzeko jaialdia hartuko dute Tabirako igerilekuek. Mendibeltz futbito taldekoek antolatuko dute.

Igerilekuetan egunpasan daudenek ekintza solidario batean parte hartzeko aukera edukiko dute egun horretan. 13:30etik 15:30era bitartean eskainiko dute paella platera, bost euroren truke. 

Garapen psikomotorea kaltetzen du Angelman sindromeak, eta Durangaldean ume biren gurasoak ari dira ikerketa bultzatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!