600 sinaduratik gora batu zituen Alaitz Arizagak Interneten hasitako eskaerak, eta babes horregaz, osoko bilkurara eraman zuen gaia. Euria egiten duen egunetan, aterpea duten jolasguneen falta sumatzen zuten Durangon. EH Bilduk azaldu du datorren ikasturterako obra amaituta egotea espero dela, udazkenean eta neguan aterpea edukitzeko, dagoeneko eskolaz kanpoko ordutegian zabalik egoten den Landako eskolako jolasgunean.