Herriko parkeetan aterpeak ipintzeko eskaera egin dute

Anboto 2014ko urr. 10a, 12:29

“Durangon euria egiten du urteko 180 egunetan, batez beste, eta 3.938 ume daude erroldatuta. Nora doaz umeak euria egiten duenean?”. Galdera horregaz hasten da guraso batzuek www.change.org webgunean egin duten sinadura bilketarako deia. Aitziber Irigoras alkateari zuzenduta, herriko parkeetan aterpeak ipintzeko eskatu dute.


Azaldu dutenez, Durangoko hamar parkeetatik bakarra ere ez dago estalita. Beste zenbait herritan aterpeak egiten hasi direla ere adierazi dute. Horregatik guztiagatik, eskaera “arrazoizkoa eta beharrezkoa” dela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!