Astelehenean gertatutako sexu erasoa salatu dute elkarretaratzean

Jone Guenetxea 2017ko eka. 29a, 20:43

40 lagun inguru batu dira gaur, 20:00etan, Durangoko Plataforma Feministak eguenetan Andra Mariko elizpean egiten duen elkarretaratzean. Protesta honen bidez, astelehenean emakume batek Durangon salatu zuen sexu erasoa gaitzetsi gura izan dute. 

Durangoko Udalak publiko egindako bandoak dioenez, astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa, eta emakumeak aurre egin zion erasotzaileari. Udalak erasoa gaitzetsi zuen eta emakumea babestu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!