Sexu erasoari aurre egin eta salaketa ipini du emakume durangar batek

Anboto 2017ko eka. 27a, 16:17

Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, eta emakumeak aurre egin zion erasotzaileari. Eguenerako elkarretaratzera deitu du Plataforma Feministak, 20:00etan Andra Marian.

Udalak bandoa kaleratu du erasoaren berri emanez, eta salaketa egiteaz aparte, emakumea babestu du. Eguenerako deitutako mobilizazioagaz bat egin du gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!