Durangoko emakume musulmanek Ramadanaren amaiera ospatu dute

Markel Onaindia 2017ko eka. 27a, 13:56

Pinondon egin dute jaia, lehengoz herritarrekin batera konpartitu gura izan dutelako, integrazioa sustatu asmoz. Durango eta inguruetako hogei bat emakumek osatzen dute Al Nour taldea, kideen jabekuntzan laguntzea helburu duena.

Tea, bizkotxoak, tailerrak, eta dantzak eskaini dituzte Pinondon. Ramadanak iraun duen hilabetean, eguzkia irten eta sartu bitartean barau egin dute, erlijioari jarraituz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!