Beitia-Bengoetxea bikoteak irabazi du Peter-en oroimenezko pilota txapelketa

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 18a, 14:18

Atzo jokatu zituzten finalak Ezkurdiko pilotalekuan. 

A mailako binakako finalean Durangaldeko ordezkari bi elkarren kontra aritu ziren atzoko finalean. Jon Bengoetxea durangarrak Asier Beitia Usansoloarragaz Andoni Aldape mallabitarra eta Gorka Lopez Alday ortuellarra menderatu zituzten, 22-14. B mailako finalean, berriz, Jon Aranak eta Jon Iparragirrek Jon Inunziaga eta Asier Muruaga menderatu zituzten, 22-20.. 

Nagusien partiduen aurretik aldiz,  umeen eskola txapelketako buruz buruko finalak jokatu zituzten. Hauek dira umeen eskola txapelketako buruz buruko finalen emaitzak:

Bingen Urien-Enaitz Uribe (18-15)

Unai Barrenetxea-Liher Nogueiras (18-13)

Gorka Sagarna-Martxel Iria (18-12)

Ekain Etxebarria-Urko Bullon (18-13)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!