EH Bilduren ustez "alternatiba bakarra" dela adierazi du udal inkestak

Anboto 2017ko eka. 8a, 15:09

Udalak inkesta soziologikoaren berri eman zuen martitzenean, eta gobernuak "irakurketa partziala" egin duela uste du EH Bilduk, Herriaren Eskubideak lez. Gainera, alderdien eta politikarien balorazioek "alternatiba bakarra" koalizioa dela erakusten dutela esan du. 

Bestalde, trenbide zaharreko proiektua legealdiko erronka nagusia zela-eta, ez dela pausorik eman kritikatu du. "Bi urte pasa ondoren, bere horretan jarraitzen du arazoak, ezertxo ere aurreratu gabe, eta herritarren ardurako gaia da", azaldu du oharrean.

Udal politika parte-hartzaileagoa egin beharko litzatekeela dio EH Bilduk, "udala herritarren zerbitzura jarriz eta orain arteko helburu partidista eta elektoraletatik urrunduz". Horrela, eurek martxan duten Era izeneko partaidetza prozesuan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!