Durangoko gobernu taldeak inkesta soziologikoa "propagandarako" erabili duela dio Julian Riosek

Markel Onaindia 2017ko eka. 7a, 13:43

Udalak inkesta soziologikoaren berri eman zion atzo prentsari, eta Herriaren Eskubideko bozeramailearen iritziz, "irakurketa partziala" egin du gobernuak, "propagandarako" erabiltzeko. Adibidez, ondoen baloratutako politikaria Dani Maeztu (EH Bildu) dela informatu ez izana kritikatu du. Dokumentu osoa prentsari eta herritarrei helarazi behar zaiela uste du.

Ríosek sare sozialetan azaldutakoaren arabera, Dani Maezturi 6,31ko nota eman diote herritarrek, Atziber Irigorasi (EAJ) 5,94koa, Rios berari 5,13koa, Pilar Ríosi (PSE-EE) 5,02koa eta Fran Garateri (PP) 3,10ekoa. Bestalde, HEko kideak argitaratu du galdetutako 700 herritarren %71k ez dakiela udalak zer partaidetza tresna dituen, eta %58k ez duela partaidetza prozesuan baloraziorik jaso. "Partaidetzaz berba egiten dute, baina ez parte hartzearen datuek hotzikara sortzen dute", adierazi du kritika eginez.

Alderdi mailako balorazioa eginda, Herriaren Eskubideak eta Ríosek berak aprobatua lortu izana nabarmendu du, politikan urte bi soilik eraman arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!