Eiser-Hirumet, adorez beteta doa Frantziara

Joseba Derteano 2017ko ekainaren 8a

Eiser Hirumet taldeko Marke de la Fuente elorriarra.

Oskar Malasetxebarriak joan zen asteburuan lortutako bigarren postuagaz sasoian aurre egingo diote Beaujolais Tourrari.

Lehenengoz parte hartuko dute Frantziako Rhones-Alpes zonaldean antolatu duten itzulian. Ekainaren 9tik 10era hiru lasterketa lehiatuko dituzte. Alain Ramirez, Markel de la Fuente, Arkaitz Agirre, Oskar Malasetxebarria, Elliot Redfern eta Jaco Pelser-ek osatuko dute taldea. Eiser-Hirumet taldeaz gainera, beste 20 izango dira irteera puntuan: Frantziako 17, eta, Suitzako, Belgikako eta Monacoko bana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!