Renedon (Kantabria) jokatutako lasterketan Eiser Hirumet taldeak esku-eskura izan zuen atzo historiako bere lehen garaipena. Hala ere, esprint estu baten ostean Oskar Malasetxebarriak bigarren postu batekin konformatu behar izan zuen.
Talde durangarreko txirrindulariak lasterketa hasieratik tropel buruan aritu ziren, ihesaldi guztietan taldeko kideren bat sartuz. Azkenean, tropeleko esprintean Malasetxebarriak bigarren postua eskuratu zuen.
Bestalde, Eiser-Hirumeteko txirrindulariek taldeko sailkapean hirugarren postua eskuratu zuten.