Uribarri Barrutieta Japonen da errugbi zazpiko selekzioagaz

Joseba Derteano 2017ko api. 18a, 11:07

Uribarri Barrutieta goian eskumatik hasita bigarrena (Argazkia: Espainiako errugbi federazioa)

Women’s Seven Series torneoko laugarren txanda jokatuko du Ameriketako Estatu Batuak, Canada eta Ingalaterra taldeen kontra.

Atzo heldu ziren Japoniako Kitakyushu herrira eta asteburuko torneoa prestatzen dabiltza Eusebio Quebedo hautatzaileak deitutako 12 jokalariak. Uribarri Barrutieta, beste behin, zerrenda horretan dago.

Zapatuan Ameriketako Estatu Batuak taldea izango dute kontrario 03.30etik aurrera (hemengo ordua). Ondoren Canadaren kontra jokatuko dute eta azkenik Ingalaterraren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!