Uribarri Barrutieta errugbiaren elitean tokia egiten dabil

Joseba Derteano 2017ko ots. 2a, 16:15

Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeagaz egindako debut partiduan entsegu bat lortzeko puntuan (Argazkia: Aitor Uriarte)

Taldeka zein selekzioagaz gorenera heldu da.

Uribarri Barrutieta durangarrak errugbiaren elitean kokatu duten hiru jauzi handi eman ditu 2017an. Alde batetik, Durango Rugby Taldeagaz hezi den jokalaria Getxo Rugby Taldeagaz Ohorezko Mailan dabil aurten, Espainiar Estatuko mailarik gorenean. Urtarrilaren 21ean egin zuen debuta eta Getxok lortutako hiru entsegutatik bi bereak izan ziren.

Espainiako selekzio absolutuan ere tokia egiten ari da. Urtarril hasieran 15eko errugbi selekzio absolutuagaz lehenengoz jokatu zuen Galesen kontrako lagunartekoan. Egunotan, berriz, Sidneyn (Australia) dago World Rugby Series txapelketa jokatzeko. Zazpiko selekzio absolutuko partaide den estreinako aldia da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!