Fran Garateri udaleko liberazioa kentzea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2017ko mar. 7a, 16:34

Koalizioaren ustez, "administrazio publikotik eredugarri" izateko unea da, eta osoko bilkura baten bidez liberazioa kentzea proposatu du. Gertatutako argitu bitartean behintzat, Garatek inhabilitatuta egon beharko lukeela uste du EH Bilduk, erabaki hori sententzia judizial bidez etorri behar dela jakin arren.

"Gisa honetako berriak beti dira mingarriak, baina oraindik eta gehiago martxoak 8 bezperan eta eraso honen egilea Durangoko herritarren sektore baten ordezkari denean", adierazi du koalizioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!