Durangoko judolariak sasoian heldu dira Landakon jokatuko den torneora

Joseba Derteano 2017ko ots. 21a, 09:00

Durango Judo Taldeko judolariak joan zen asteburuan Landakon. (Argazkia: Durango Judo taldea)

Bizkaiko txapelketetan lan bikaina osatu ostean, zapatuan Durango Uria torneoan arituko dira.

Joan zen asteburuan, kadete eta haur-kategoriako Bizkaiko txapelketak jokatu zituzten Durangon eta Durango Judo Taldeko gazteek hainbat garaipen lortu zituzten. Ondorioz, Euskadiko txapelketara sailkatzea lortu dute.

Zapatu honetan joan zen asteburuko lana errepikatzen saiatuko dira Landako kiroldegian jokatuko den Durango Uria torneoan. Estatu mailan antolatzen den torneorik garrantzitsuenetakoa da eta 320 bat parte hartzaile batzea itxaroten dute. Frantzia eta Andorrako judolariak ere etorriko dira.

 

Bizkaiko txapelketan haur-kategoriako judolariak Durangoko Landako kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!