Iker Perezek urrezko domina irabazi du eta Eneko Diez eta Jon Mikel Beltran zilarrezko dominarekin itzuli dira etxera. Emaitza on hauekin oso pozik agertu da gazte hauen entrenatzailea den Iñaki Salas. “Maila onean mantendu dira denboraldi osoan zehar eta hori igarri egiten da”, adierazi du.
Bestalde, Durango Judo taldeko kadeteek Euskadiko txapelketarako sailkatzeko aukera izango dute otsailaren 19an Landakon jokatuko den txapelketan. Hilaren amaieran ere “Villa de Durango” txapelketa lehiatuko dute etxean.