Euskal selekzioak lehen mailan jokatuko du datorren denboraldian finalean markagailuari buelta eman eta Valentziako taldeari gailentzea lortu ostean. Joana Murray, Durangoko errugbilaria, bigarren zatian minutu batzuk jolastu ditu igoera lortu duten partidu honetan.