Urtarrilean, Euskal Herrian jaso zuen Zugazak kulturaren alde egindako lanagatik esker ona: Sabino Arana saria eman zioten, besteak beste, Gerediaga elkartearen eta Durangoko Azokaren sorreran egindako lanagatik.
Zugaza durangarra ezezik, beste 20 lagun ere saritu dituzte 2016ko Urrezko Dominagaz: tartean, Pedro Subijana sukaldaria, Gloria Estefan abeslaria edo Jose Coronado aktorea daude, esaterako.