Kirol Kontseilu Gorenaren bidez, Espainiako Gobernuak urtero ematen dituen sariak dira. Kerejetari hil eta geroko brontzezko domina eman diote bere ibilbideko lorpen eta ekarpenengatik. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 15ean egingo dute Madrilgo Reina Sofia museoan.
Joseba Kerejeta apirilean hil zen Miamin (AEB) urpeko arrantza praktikatzen zebilela. 47 urtez zituen. Urpeko arrantzan munduko txapelketa irabazi zuen. Txapelketaz haratago, urpeko arrantza ezagutara ematen lan handia egin zuen.
Donostiako nazioarteko jaialdian omenduko dute
Bestalde, gaur Donostian hasi den Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan ere gogoratuko dute Kerejeta. Besteak beste, Hector Ripollesek Kerejetaren urpekaritza saioekin osatutako Pescando entre tiburones dokumentala eskainiko dute ostiralean, 20:00etan, Principal antzokian.