Parte hartzea bultzatzea bilatzen duen proiektu honetan ipuinak, mikroipunek, olerkiek, antzerki laburrek, elkarrizketek, komikiek, zein hausnarketek lekua izango dute.
Paperean argitaratuko dute aldizkaria, eta lehenengo alea Durangoko Azokarako ateratzea espero duten arren “ez dakigu iritsiko garen azokarako baina gabonak aldera edo urte hasierarako seguruenik kalean izango da”, esan du Sanchezek. Oraindik ez dakite zehazki zenbatero kaleratuko duten aldizkaria baina “hasiera batean hiruhilekoa izatea nahi dugu, materialaren arabera erabaki beharko dugu, baina urtean bitan behintzat kaleratzea espero dugu”.
Gazteei eta publiko orokorrari literatura hurbiltzea bilatzen dute Sorginolako Ateneoko aldizkari literarioaren sortzaileek. Helene Sanchezen hitzetan, “literaturan interesa duen edonori zuzendutako aldizkaria izango da, ez soilik gazteentzat, baina gazteen interesa piztea ere gura genuke”.
Aldizkarian, sinatuta edo modu anonimoan argitaratuko dituzte lanak. Gai librekoak izango dira baina eduki iraingarririk gabekoak, eta gehienez D4ko bi orrialdeeko luzera izan behar dute. Sorkuntza lanak sorginolakoateneoa@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira.