Sexu eraso bat gertatu zen martitzen gauez Durangoko jaietan

Anboto 2016ko urr. 14a, 15:23

Txosnagunean izan zen erasoa, 05:00ak bueltan. Udalak protokoloa aktibatu du, eta bihar elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Andra Marian. Herri Akordioari jarraituta, tabernetan, txosnetan eta egitarauan ordu erdiko etenaldia egingo dute bihar 23:30etik 00:00etara. Durangoko Mugimendu Feministak manifestazio zaratasuan parte hartzeko deia zabaldu du: Txosnagunetik abiatuko dute manifestazioa, bihar, 23:30ean.

Sexu erasoa izan zen, eta neskak salaketa ipini du. Udalak erasoa gaitzetsi du, eta babesa erakutsi dio erasoa sufritu duen neskari. Hain justu ere, Txosnagunean brigada feministak antolatu dituzte erasoak prebenitu eta salatzeko. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!