DAZ, olio isurketaz: "Udal gobernuak erabakiak hartu ez izanaren ondorioa da"

Anboto 2016ko urr. 10a, 10:23

Garbiketa makina batek olioa isuri zuen barikuan alde zaharrean, eta DAZ auzo elkarteak garbiketa sistema kritikatu du.

"Herritarrei kalitatez eman beharreko zerbitzuen inguruan, udal gobernuak erabakiak hartu ez izanaren ondorioa da". DAz ez dago gustura alde zaharreko garbiketa sistemagaz, eta udala jo du errudun. Olio isuriak eragina edukiko duela uste dute: "Lurra labainkorra zen berez, eta orain gehiago izango da, oinezkoentzat horrek dakarren arriskuagaz".

Horrez gainera, garbiketako makineria zaharkitua dagoela kritikatu du DAZek. Bestalde, lurpeko kontainerrak "zikin eta gainezka" egoten direla, eta lur gainekoak "zahartuta eta apurtuta" daudela ohartarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!