Olio-isuri batek Durangoko alde zaharra hankaz gora jarri du

Anboto 2016ko urr. 7a, 14:23

Kaleak garbitzen dituen makinak ederra egin du, gaur goizean, Durangoko alde zaharrean. Garbiketa egiten zebilen bitartean olioa isuri du, konturatu barik. Olio-lorratza garbitzen lehenengoak suhiltzaileak izan dira. Harea berezi bat bota behar izan dute. Ondoren, garbitzaileen txanda izan da. Alde zaharreko harea kentzeaz gainera, Goienkale kaleko olio-lorratza garbitzeko gogotik lan egin behar izan dute.

Alde zaharreko baldosak irristakorrak direla sarritan kritikatu dute auzokideek. Gaur goizean, hareagaz eta olioagaz inoiz baino arreta handiagoagaz paseatu behar izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!