Eguaztenean izango da Joseba Kerejetaren hileta-elizkizuna

Anboto 2016ko api. 28a, 15:39
(Argazkia: Josetxo Errondosoro)

Durangoko Andra Mari Basilikan egingo dute, 19:00etan.

Joseba Kerejeta joan zen asteko barikuan hil zen Miamin (Florida) 47urte zituela. Hileta elizkizuna datorren asteko eguaztenean, 19:00etan izango da, Durangoko Andra Mari basilikan. Horrez gainera, Iurretako Durangaldea tanatorioan gaubeila jarriko dute barikuan, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gorpua erraustu egingo dute, Kerejetaren eskelak jasotzen duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!