Talde armatuek zein indarkeria polizialak eragindako hainbat biktimen testigantzak proiektatzen dira karpan, eta norbere ekarpenak egiteko aukera ere badago.
Egitarauari dagokionez, bihar bertan Aranzadi elkarteko Paco Etxeberria eta Lourdes Erraztiren berbaldia egongo da 19:00etan. Astelehenean, ordu berean, Mari Carmen Hernandezek (ETAk hildako Jesus Mari Pedrosaren alarguna) eta Amaia Etxanizek (BVEk hildako Angel Etxanizen alaba) egingo dute berba. Hernandezek Durangon eskainiko duen lehenengo berbaldia izango da.