A8ko bidesariaren kontrako plataforma sinadurak biltzen ari da Durangon

Anboto 2016ko ots. 13a, 14:52

Durangaldeko A8ko bidesaria kentzea eskatzen duen plataformak ekimen honekin bat egiten dutenen herritarren sinadurak batu ditu gaur goizean, Andra Mariko elizpean. "Hainbat sinadura batu ditugu. Jendea ondo erantzuten ari da", azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. Change.org-en berriz, 12.363 sinadura daramatzate batuta.

A8ko bideasariak kentzea eskatzeko ekimenak milaka sinadura batu ditu dagoeneko. Change.org-en bidez 12.363 pertsonek aldarrikapen honekin bat egin dute. A8ko bidesariaren aurkako plataforma ere sinadurak biltzen hasi da. Gaur goizean Andra Mariko elizpean postua jarri dute sinadurak biltzeko. "Hainbat sinadura batu ditugu. Jendea ondo erantzuten ari da", azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. Durangaldea Kexak eta Salaketak facebookeko komunitateak Change.org-en bidez abian jarritako ekimenak, dagoeneko 12.363 sinadura batu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!