Paul Abasolori indultua eman dio Espainiako Gobernuak

Indultua PSOEko Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak sinatu zuen abenduaren 16an, zigorra bi urtera jaitsiz

Indultua PSOEko Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak sinatu zuen abenduaren 16an, zigorra bi urtera jaitsiz. Gaur egin da publiko.

 

Bizkaiko Epaitegiak hiru urteko zigorra ezarri zion Paul Abasolo durangarrari 2010eko ekainaren 3an, eta horregaz batera bere sexu abusuen biktima izan zirenei 500 metrora hurbiltzea debekatu zion bost urtez. 2006 eta 2007an jazo ziren gertaerak, eta Ertzaintzak Gernikan atxilotu zuen Abasolo. Bost delitu leporatzen zizkioten, eta hiru onartu zituen.

 

Indultua PSOEko Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak sinatu zuen abenduaren 16an, zigorra bi urtera jaitsiz. Trukean, sexu-heziketa programa batean parte hartzea eta lau urtean deliturik ez egitea ezarri zion Caamañok. Gaur egin da ofizial indultua, BOEn agertuta.

 

Futbolaria da Abasolo, eta kasua azaleratu zenean Real Unioneko jokalaria zen; albisteak zabalpen handia hartu zuen horregatik. Gaur egun Oviedon dabil jokatzen.

Erlazionatuak

Abasolori emandako indultoa gaitzetsi dute aho batez osoko bilkuran

Durango

Bilgune Feministak helarazitako mozioa onartu dute Durangoko alderdi politiko guztiek. PSE-EEk fiskaltzara jotzea proposatu du, hark epaileari Paul...
Plataforma Feministak eta PSE-EEk Abasoloren indultoa salatu dute

Durango

Durangoko Berdintasun batzordean indultoaren kontra egiteko eskatuko dute. Plataformako kideen berbetan, \'berdintasunaren borrokan inplikatutako i...
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!