Sapuetxe botatzeko proiektua amaitzear dagoela esan du udalak

Anboto 2015ko abe. 16a, 20:05

Sapuetxe etxe okupatuaren eraiste-proiektua amaitzear dago, udalaren arabera. 2016an botatzeko obra egitea espero dute, konfirmatu ez arren.

Sapuetxe eraikin okupatua ordenamenduz kanpo dago, erreka gainean eraikita dagoelako, eta udalak, botatzeko asmoa kaleratu izan du. Berez, 2011tik onartuta egon da osoko bilkuran etxea eraistea.

Gobernu koaliziotik ez dute datarik eman, baina 2016an botatzeko itxaroten daudela diote. Proiektu teknikoa amaitzear omen dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!