Ismael Iglesiasen erakusketari buruzko mahaingurua

Anboto 2015ko abe. 16a, 18:02

Ismael Iglesias artistak Durangoko Arte eta Historia Museoan ipini duen Amen, zu hor ta ni hemen erakusketari buruzko mahaingurua izango da, bihar, 19:00etan, museo horretan. Ismael Iglesiasek, José Julián Bakedano zinema zuzendariak, eta Mikel Onandia arte kritikariak parte hartuko dute solasaldi horretan.

Artista durangarraren ibilbide artistikoaren erakusle da Amen, zu hor ta ni hemen, eta hain zuzen ere, José Julián Bakedano zine zuzendariaren laguntzarekin osatu zuen artistak erakusketa honetarako bilduma.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!