Ariznabarreta eta Egia arerio barik Urkiolako mendi lasterketan

Anboto 2015ko urr. 26a, 10:43

Oier Ariznabarreta eta Uribarri Egia alde handiz nagusitu ziren atzo Urkiola Udazken Koloretan mendi lasterketan.

Espainiako mendi lasterketen Kopako azken lasterketak merezi baino parte hartze baxuagoa izan zuen; 37 korrikalari batu ziren Tabirako irteera puntuan. Horrek lehiakortasunari eragin zion eta faboritoek uste baino lan errazagoa izan zuten. Gizonetan Oier Ariznabarreta durangarrak (1.36.59) ia zortzi minutu atera zizkion Ekaitz Kortazarri: 1.44.19. Aitor Mimenza elorriarrak osatu zuen podiuma: 1.44.30. Mimenza eta Kortazarrek lehia estua mantendu zuten.

Emakumeetan hiru parte hartzaile bakarrik izan ziren. Uribarri Egia erraz nagusitu zen (2.11.15) Arantzazu Perez de Arenazaren (2.20.11). eta Maite Zengotitabengoaren (2.39.10) aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!