Bidean hego haizea, euria, eta tarteka haize zakarrak korrikalarien betebeharra zaildu zuen atzo, VIII. Sorgiñen Lasterketan. Eguraldi nahasiari aurre egin, eta mendi-korrikalariek baldintzarik gogorrenetan maila ona erakutsi zuten.
Oier Ariznabarreta eta Oihana Kortazar izan dira lasterketako garaile, eta Kortazarrek emakumeen errekorra gainditu du: 2:21:45 zen orain arteko denbora laburrena (Ana Conde gasteiztarrarena), eta Kortazarrek 2:20:08an burutu du lasterketa. Oier Ariznabarreta errekorra gainditzetik oso gertu geratu da. Lasterketako denbora onena Ionut Zinca errumaniarrak egin zuen –1:58:03– eta korrikalari durangarrak zazpi segundu gehiago egin zituen. Iaz bezala, Oierren atzetik sartu dira Julen Ozaeta eta Ekaitz Kortazar. Hirurak ere entrenamenduetako lagun eta Durango Masters Atletismo klubeko taldekideak.
Korrikalari atxondoarren artean, Ainhoa Abendibar eta Jon Rodrigo gailendu dira.