Durangoko jaiak 2015

Artopila eta paella, San Fausto egunerako menua

Anboto 2015ko urr. 13a, 14:18

Durangarrak San Fausto eguna ospatzen dabiltza gaur. Jaietako bosgarren eguna da dagoeneko, baina herritarrek ez dute festa girorako gogorik galtzen. Indarrak errekuperatzeko, zer hobeto lagunartean jatea baino? Udaletxean ehundaka lagun batu dira ohiturazko artopila jateko, eta aurretik Durangoko dantza taldeek dantza saioa eskaini du; dantzari dantza gizon eta emakumeen artean egin dute. Txosnagunean, ostera, paella txapelketa egin dute.

Arratsaldean, Erreka jaitsiera egingo dute Txosna Batzordeak antolatuta, 17:00etatik aurrera. Gero, 19:00etan, bertso saioa egongo da Txosnagunean. Igor Elortza, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Txaber Altube izango dira abeslari, Maite Berriozabal gai-jartzailearen aginduetara.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!