Tabirako gaztetxea

'Sorginola' deituko da Durangoko gaztetxea

Anboto 2015ko urr. 11a, 18:54

Ekainean Tabiran okupatu zuten eraikinari 'Sorginola' izena ipini diote; gazte asko neskak dira eta hori goraipatzeko balioko du izenak.

Hainbat gaztek Galdara izeneko prozesuan parte hartu dute, gaztetxearen filosofia, antolaketa eta izena erabakitzeko. Batzarren ostean, atzoko Gazte Egunean eman zuten ondorioen berri.

Fundifes galdategi zaharraren bulegoak okupatu zituzten, eta jabeek ez dute salaketarik ipini momentuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!