Hurrengo hitzordua irailaren 19an ipini dute, 17:00etan, Santa Ana plazan. Hirugarren batzarra gaztetxean bertan egingo dute, urriaren 3an, eta urriaren 10eko Gazte Egunean ondorioak aurkeztuko dituzte.
Gaztetxe bihurtzeko asmoz ekainaren 27an Tabiran okupatutako galdategiari forma ematen hasi dira gazteak. Galdara prozesua izenekoa ipini dute martxan, proiektua zehazteko helburuz. Adibidez, gaztetxearen izaera, funtzionamendua, eta espazioaren antolaketa zelakok izan behar diren eztabaidatuko dute. Joan zen zapatuan egin zuten lehenengo batzarra, Ezkurdin, eta 50 bat gazte elkartu ziren.