Atzo Cafes Baqué pilota txapelketako finalerdiak jokatu zituzten Lezamako pilotalekuan eta Durangoko pilota taldeko Aingeru Olaguenagak galdu egin zuen Agirremaio markinarraren kontra. Beraz, kadete mailako finaletik kanpora geratu da. Kadete mailako finala markinar bik jokatuko dute. Izan ere, atzoko bigarren finalerdian Ibarzolak 18-16 menderatu zuen Barbara orozkoarra.
Gazte mailan, Zapiko dimoztarra erraz nagusitu zitzaion Aurrekoetxea lemoarrari (22-9) eta Kamiruaga sopeloztarra jokatu barik sailkatu zen finalerako, Martitegi sestaorra ez zelako joan.
Finalak urriaren 9an, 19:30ean jokatuko dituzte, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan: Kadete mailan Ibarzola eta Agirremaioa neurtuko dira eta gazteetan Zapiko eta Kamiruaga.