Kadete mailan multzoburua zen eta aurreikuspenak bete zituen. Hasieratik amaierara aurkaria baino gehiago izan zen Olaguenaga. Iurretako pilotalekuan beste hiru neurketa ere jokatu zituzten atzo, denak kadete mailan: Agirremaioa markinarrak 18-8 irabazi zion Munitibarko Anituari eta Barbara orozkoarrak 18-6 menderatu zuen Orue usansoloarra.
Joan zen astean Durangaldeak gazte mailan zituen hiru ordezkariak (Jon Iparragirre, Paul Sagasta eta Gontzal Azkarraga) txapelketatik kanpora geratu ziren.