Jon Iparragirre zaldibartarrak 6-22 galdu zuen Karregal galdakaoztarraren aurka. Paul Sagasta elorriarrak gehitxoago estutu zuen Barturen laukiztarra, baina ez zen nahikoa izan: 12-22. Gontzal Azkarraga elorriarra, aldiz, aurrera egiteko zorian izan zen. Partidu estuan 20-22 galdu zuen Munitibarko Muruagaren kontra.
Beraz, txapelketa hasi eta berehala, gazte mailako ordezkari barik geratu da Durangaldea. Kadeteetan Durangoko taldeagaz dabilen Aingeru Olaguenagak oraindik ez du jokatu; multzoburua da, eta irailaren 22an izango du lehen partidua.