Gorka Fraileri hemendik hiru astera emango dizkiote emaitzak

Anboto 2015ko eka. 18a, 10:34

Medikuak Fraileri kendutako koskorra aztertzen dabiltza, eta emaitzak hemendik hiru astera emango dituztela esan du Ainhoa Sergio lehegusinak.

Sergiok kontatu duenez, ahoko puntuak kendu eta sendaketak egingo dizkiote Gorka Fraileri. Medikuak Fraileri kendutako koskorra aztertzen dabiltza, eta emaitzak hemendik hiru astera emango dituztela esan du Sergiok.  Emaitza txarra bada, radioterapia tratamendua hartu beharko du presoak.

Gorka Fraile preso durangarra Badajozeko ospitaletik kartzelara eraman zuten martitzenean, bere osasun egoera eboluzio onean doalako. Astebete lehenago ebakuntza egin zioten Fraileri, mingaineko minbizia sendatzeko helburuz; koskor bat kendu zioten mingainetik, eta gero injertoa egin zioten. Ainhoa Sergiok atzo beragaz berba egin ahal izan zuen telefonoz, eta “animoz ondo” dagoela azaldu du. Baina, ebakuntza egunetan poliziekin gertatutakoa gainditzea kostako zaiola esan zion Frailek lehengusinari.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!